JAMMIN JAM 8
Kaixo denoi! JAMMIN JAM festibalak 8 urte bete ditu eta dagoneko Donostialdean eta Gipuzkoan erreferente garrantzitsua bihurtu da. Iaz aretoa bete egin zen, beraz, adi egon zure sarrera aurresalmentan eskuratzeko!Jaialdia Azaroak 15-ean, larunbata, Donostiako DOKA aretoan izango da (Errege Zain Kalea 20, Antigo Auzoa), arratsaldeko 20:00-tatik aurrera goizeko 5:00ak arte: hitzaldiak, informazio gunea, kontzertuak, sound systemak eta abar.Giro polita eta festa ederra!Urte hauetan zehar atzerritik nahiz Euskal Herritik ospe handiko artista eta musikariak pasa dira gure hiritik mugimendua eta kultura bultzatuz. 8. urteurrena ospatzeko Donostiako DOKA Aretoan honako egitaraua prestatu dugu: 20:00 Hitzaldi Kanabikoa (DOHAIN):- Reggae Is Mission: ACR elkarteak (Reggae Kultur Elkartea) Reggae Is a Mission proeiktua aurkeztera dator. - Kannabis Klubak Euskal Herrian: Eusfac Euskal Kannabis Federazioak eta Renovatio Fundazioak kannabis kluben funtsa azalduko dute. 22:00 Kontzertuak eta sound system-ak:CHEZIDEK (Jamaica) JR YELLAM (Francia-USA) LASAI (Toledo) IRIE ITES SOUND (Francia) RAS LUA & GHETTO FYAH (EH)REVOLUTIONARY BROTHERS (EH) Aurten eta aurreko urtetan izan ditugun laguntzaile eta sponsor guztiak bere lanagatik eskertu nahi ditugu: Ganjazz, Eusfac, Renovatio, Kaya Donostia, Maritxu, The Weed Club, A Fuego Negro, Geronimo, Dinafem, Euskunk, Xpression, Ginmusica eta DOKA! Sarrera merkea 8 euro + CD dohainik!Ongietorriak!!!