LURRA: “Akatsa Sisteman” diska aurkezpena.

Back

LURRA: “Akatsa Sisteman” diska aurkezpena.

"Akatsa sisteman"  Lurra taldearen disko berriaren izenburua da, 5GORA diskoetxearekin aterako dutena. Iñigo Muguruzak eta Ane Garciak zuzentzen duten proiektuaren lan berria uda honetan grabatu dute Ereñozuko Aieka  estudioan, Pello Gorrotxategi teknikaria izanik. Kaki Arkarazo arduratu da nahasketekin Garate estudiotan eta Jonan Ordorika Masterizazioaz Mamia estudioan (Azkarate). Jorratzen dituzten musika estiloak -beti akustikoa izanik- zabaldu dituzte: indie-folk, world, blues, reggae, ragtime, ska, jazz, dub...) eta lagun batzuk kolaboratu dute:  Xabi Solano, Petti, Maite Neighbor, Jon Elizalde Jontron, Sergio Patxuko, Oskar Benas, Xabi Bitamine... Hitzak Ane Garcia eta Iñigo Muguruzarenak dira, eta musikak Iñigo Muguruza eta Carlos Zubikoarenak. Ane Garcia: Ahots nagusia Iñigo Muguruza: gitarra akustikoa Carlos Zubikoa: baxua eta koroak Iban Larreburu: bateríaXabi Dols: batería zuzenean