DARKNESS BY OATH + ANKHAR

Back

DARKNESS BY OATH + ANKHAR

Darkness By Oath taldeak "Seeds Of Desolation" (Erzsebet Records) lan berriaren aurkezpen bira egingo du udazkenean, eta Euskal Herriko hainbat txokotan eskainiko dute kontzertua. Tartean, Doka Kafe Antzokian. Arrasateko bandak death metal melodikoa jorratzen du, Suediako eskolaren oso hurbilekoa. Eraginak eragin, beraien bidea egitea eta soinu propioa izatea lortu dute. Laugarren diskoa zuzenean aurkezteko gogotsu daude. Ankhar taldeak "Etorkizunarekin Jolasean" lehen lana aurkeztuko du izena aldatu ondoren. Orain arte, Human bezala aritu dira, baina izena aldatzea erabaki dute. Zestoako bandak thrash metal klasiko zein garaikidea jorratzen du bere abesti bortitzetan.   www.darknessbyoath.com www.facebook.com/DARKNESSBYOATHOfficial www.humanthrash.bandcamp.com www.facebook.com/humantaldea