RIGOR MORTIS

Back

RIGOR MORTIS

Añorgako Antzerki Eskola 2010an sortu zen Añorgako Kirol Kultur Elkartearen baitan. Ordundik, urtero antzezlan berri bat prestatu du taldeak, hasieratik sorkuntza prozesu osoan parte hartuz eta beti ere Asier Sotaren gidaritzapean. Aurtengo proposamenean, heriotza ardatz hartuta bidaia ziraragarri batean murgiltzera gonbidatzen gaituzte. Etorri nahi? ASIER SOTA. Borobil Teatroan ezinbesteko pieza da Asier Sota, esperientzia handia duen aktorea. Horren froga zineman eta telebistan gauzatu dituen lanak izan dira, eta horiei esker ere oso ezaguna bilakatu da publikoarentzat. Denbora luzea darama haurrentzako antzerkia egiten, Zuazuak zuzendutako "Xomorroak" antzezlana azpimarratuz. Beste hainbat lanetan ere ikusi izan dugu: K. Zabalak zuzendutako "Lapur Zuloak" antzezlanean, edo Zuazuak zuzendutako "Xabinator"-en. Telebistan umorezko saioetan egindako lana nagusitzen dugu: "Wazemank" eta "Finlandia". Zinean A. Gorritibereak zuzendutako "Eutsi" filmean ere aritu da. Antzerki irakasle ere bada. Gaur egun DBH telesailean dabil aktore lanetan.