PÁJARO SUNRISE + LATITUD 43

Back

PÁJARO SUNRISE + LATITUD 43

Aldez aurreko sarrerak HEMEN eskuragai. Pajaro Sunrise Yuri Méndez eta Pepe López-en proiektu bat bezala hasi zen. Haien lehen albuma Lovemonk Record zigiluak kaleratu zuen 2006ko Azaroan grabatua izan ondoren. Harrera ona eduki zuten Japonia nahi Hego Korean diska ugari saldu zituztelarik. Europan zehar bira egin zuen arrakasta nabaria edukita. Done/Undone 2009ko Martxoan izan zen ekoiztua. Taldea banatu egin zen grabaketa egiten ari ziren bitartean eta emaitza talde bezala sortutako abestiak eta Yurik bere kabuz egin zituen beste hainbat abestiren nahasketa izan zen. Yurik album bikoitza kaleratze erabaki zuen nahiz eta 22 abestiko CD bat kaleratzea posible zen. Bere hitzetan "Done bukaerara iristen ari ziren gauzengatik -gauza ugari nere bizitzan- eta Undone sortzen ziren aukera berri guzti horiengatik". 2009an zehar bakarlari moduan egin zuen bira Japonian zehar. Eta Espainian zehar bira osatu zuen Ester Rodríguez, Jesús Montes eta Sebastián Giudice (Amigos Imaginarios),  Javier Jiménez Rolo eta Pedro Lópeh (Barrunto Bellota Band ) eta Jorge González (Vetusta Morla)-rekin batera. Kolaborazio hartatik sortu zen Old Goodbyes (2011). Zuzenean grabaturiko lana eta Yuri-ren esanetan "iraganarekin haustura bat". Orain dela gutxi Pájaro Sunrisek La Noche en Vivo saria irabazi zuen "Pop kategoriako areto talde onena" bezala. Yuri estudioan murgilduta dabil abesti berriak idazten.