EN TOL SARMIENTO + ZAIN
EN TOL SARMIENTO. En Tol Sarmiento Iekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean. 18 urte baino gutxiago zituzten eta musikaren inguruan ideia argirik ez.. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen: Bi gitarra, Iñigo eta Kanpi eta bateria atzean Floren. Dena den, Kanpik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. Hirukotea, punk-rock abestiak bertsionatzen hasi zen, Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes bezalako taldeen eraginpean, aldi berean, abesti propioak konposatzen hasi zirelarik. Arabar Errioxatik kontzertuak ematen hasi zirenean, Bujo tronpeta-jolea ezagutu zuten, bertan izugarrizko eragina izan zuena. Geroztik, E.T.S.-k etorkizunean jorratuko zuen estilo berri bat hasi zen jotzen: Ska. Hurrengo urtean, 2008an, taldeak berak ekoiztu zuen ‘VendimiaSeleccionada’, sei abestiz osatutako maketa-diskoa. 2009. urtean Lucas sartu zen taldean, tronboia esku artean zuelarik, taldeak gaur egun mantentzen duen egitura finkatuz: gitarra, bateria, baxua, tronboia eta tronpeta. Arrazoi profesionalengatik, 2011an Bujok taldea utzi behar izan zuen eta bere lekua Ruben Terreros tronpetajoleak hartu zuen. Aipatu beharra dago, 2009 eta 2010. urteetan zehar Luko saxofoi-jolea taldean ere egon zela, baina Bujoren antzera, arrazoi pertsonalak zirela medio, taldea utzi behar izan zuen. Euskal Herritik eta batez ere Arabar Errioxatik kontzertuz kontzertu ibili ostean, 2012.urtean taldeak lan berria argitaratu zuen, Sonovision Rock Lab estudioetan (Logroño, Errioxa) Dan Diez-ek grabatuta eta masterizatuta. Hacia la Luna izena hartu zuen 13 abestiz osatutako diskoak eta Baga-Bigak ekoiztu zuen. Bertan, izenezko hainbat musikarik parte hartu zuten, Iñaki Ortiz de Villalbak (Betagarri) eta Enrique Villarealek “El Drogas” besteak beste. En Tol Sarmientok bere musika zabaltzeko lekurik aproposena eszenatokia du, eta zalantzarik gabe gaur egun zuzeneko taldea bihurtu dela esan daiteke. Are gehiago, taldeko letrek, hausnartzera, barre egitera edota hunkitzera eraman zaitzake, baina batez ere… dantzara eta gozatzera. ZAIN. Zain taldea Berrizen (Bizkaia) antolatu zuten 2005-2006ko neguan. Tal- dean ez da eman inolako taldekide aldaketarik. Unai, Asier, Froufe eta Alberto lagunak dira eta Zain taldearekin bikain pasatzen dute. Euren sarrera musikaren eszenan izenburu luzeegia duen maketa betekin egin zuten 2008an: “...eta galdetzen nahiz nora goazen, beste mundu bat egin nahi nuke, aitzakirik gabeko gizarte arruntez...”. Aipatu maketare- kin Gaztea XIX maketa lehiaketa irabaziko dute 2010ean. Urte berean bi argitarapen izango dituzte. Alde batetik, “Jaia” abestia sartuko dute VS The World (vol. 4) disko bilduman eta dut, bestetik, lehen diskoa eto- rriko da: “XXI. mendeko piratak” (Baga-Biga). Gaztea irratiaren maketa irabazteak ekarriko dien onura, besteak beste, 2010eko BBK Live jaialdi erraldoian jotzea izango da. Jo ondoren vip gunean jipoitu egingo dituz- te eta antolatzaileekin hasserre bizian geratuko dira. Zuzeneko gahiago etorriko dira eta kolpeetatik altxatuko dira, noski. 2012ko irailean Iban Gorriti musikariari lagunduko diote “Toubkal” proiektua aurrera atera- tzen (euren arteko harremana oso estua da eta beti daude elkarri eskua botatzeko prest), eta Zain taldeak The Unfinished Sympathy taldearen “The loveless curse” abestia sartuko du “Nigth of fun” disko bilduman. Unaik eta Asierrek disko bilduma horretan kantu banarekin euren beste ekarpen bat egingo dute. Zain taldearen disko berria pasa den 2013ko martxoa eta apirilean grabatu eta nahastu da Berrizko Lorentzo Records estudioan Aitor Ariño teknikaria- rekin. Juan “Sangre-k” (Governors) ahotsa sartu du “Goitibehera” abes- tian. “Moden korronte iluna” abestian narratzaile lanak egin ditu Mikel “Keixetak” eta, baita hainbat hitzetan laguntza eskaini ere taldeari. Zain taldearen bigarren diskoaren izenburua “Egunsenti berri baten bila” du izenburua. Zain taldearen bigarren disko berriak lau atal indartu ditu bereziki: melodiak, gitarrak, rock-popa eta hitzen ikuspuntua. Aldiz, orokorrean punk doinuen presentzia gutxitu egin da kantuetan zehar, nahiz eta zertzelada trinkoak dauden (“Betiko handikeria” kasu). Zain taldeak, hala eta guztiz ere, poparen melodiak eta rockaren abiadura era goxoan uztartzeko izugarrizko abilezia du. Abestiak lasaitasun tre- bearekin doaz etengabe. Maitasuna jarrita doinu eta hitzen indarrean. Musika disfrutatzeaz gain, kulturaren eta bizitzaren suntsiketari kritika zorrotza egiten zaio.