AMATRIA

Back

AMATRIA

Girando Por Salas eta Doka Kafe Antzokiaren eskutik: AMATRIA. Sarrerak HEMEN salgai. 1984 urtean Ciudad Real-en jaio zen, Joni deitzen hasi zitzaion jendea. 2002 urtean Valentziara joan zen Arkitektura Teknikoa ikastera. 2003an bere lehen akordeak ikasi zituen norbaitek bere gelan utzitako gitarra txuri batekin. Handik gutxira behatzak erre zituen bere anaiaren Takamine-arekin. 2004 eta 2009 urte artean Joni talde ugaritan aritu zen. "Infalible" taldearekin bere lehen produkzio ofiziala kaleratu zuen "Geometrias". 13 abestiz osatutako diska honen ondoren "Algo le inquieta" taldearen EP-a kaleratu zuen. 2007 urtean Joni Amatria sortu zuen beste bi talderekin batera. 2009 urtetik aurrera Amatria proiektuarekin bakarrik lan egitea erabakitzen du. 2010 urtean Espainia eta Italian zehar 48 kontzeru eman zituen. 2011ko Azaroan PIAS Spain disketxearekin sinatzen du akordioa. 2012 urtean "Hoy van a salirte alas" LP-a kaleratzen du. 2012 urtean estatu mailako bira ematen du Gilbertástico (teklatuak eta gitarra) eta Pablo Ortuñorekin (bateria). Urte berean Jonik "Disuelve" deituriko bere bigarren lana autoeditatzen du. 2013 urtean "Salir Ileso" deituriko bere bigarren LP-a kaleratzen du. Estatu mailako bira batean nahiz Playground, Siglo 21 eta Radio3 bezalako komunikabideetan aurkezten du lan hau. 2013-ko Udaran zuzeneko indartsuago baten bila doa nahasketa nahiz mashup elektronikoekin koherentzia bilatuaz. Sortzen duen setaren izena #LaInmensaEnergia deitzen da. Pau Paredes (Kostrok, Twelve Dolls...) baterian / teklatuan eta Alejandro Visiedo (Twelve Dolls) gitarran izango dira bere zuzeneko kideak.