Back
77 + ROLLING DICE
Sarrerak HEMEN salgai. 2003 urte hasieran LG eta Armand Valeta anaiek buruan zuten luzarorako proiektu berri bat hasteko ideia, Hard Rock talde bat alegia. Gaur egungo eszena mermatuari aktitude eta energia bueltatuko liokeen taldea. Gaur egun 77 taldea Armand Valeta (gitarra eta ahotsa), LG Valeta (gitarra), Mr. Raw (Baxua) eta Johnnie “Dolphin” Riot (bateria) osatzen dute. Haien hitzek ondo definitzen dute haien proposamena: “Maximum Hard Rock-a egiten dugu. Betiko Rock-a baina sendoagotua, punk ikutuekin, latza eta errailetatik egina. The Who eta ACDC dira gure ustez Rock-a zentzu guztietan laburbiltzen duten taldeak eta haiekin identifikatzen gara erabat.”