URRATS FEMINISTAREN AURKEZPENA
Lehen urrats feminista aurkeztuko du Ernaik azaroaren 28an Donostiako Kafe Antzokian. “Izenetik izana, bagoaz urrats feminista ematera!” lelopean abiatu du Ernaik bere prozesu feminista. Zukgua prozesuan antolakunde feminista bezala definitu zuen bere burua Ernaik eta orain, aldarri hori mamitzeko barne prozesu feminista abiatuko du herriz herri. Lau urte iraungo du prozesuak eta lehen urrats honetan barnera begira jarriko dira, jarrera, harreman eredu zein hizkerari erreparatuz. Balore feministetan oinarritutako militantzia eredu bat nahi baitute. Argi dute erronka handia dela aurrean dutena eta azaroaren 28an ekingo diote bideari, lehen urratsaren aurkezpenarekin, DOKA, Donostiako Kafe Antzokian arratsaldeko 19:00etan. Borroka feministak interesa pizten dion orori dei egin diote aurkezpenera hurbildu dadin.