Back
BAT-BATEAN: Oskar Estanga eta Jon Martin
Oskar Estanga (Gaintza, 1978), Jon Martin (Oiartzun, 1981) Aimar Karrika (Auritz, 1980) Migel Mari Elosegi (Leitza, 1970) eta Etxahun Lekue (Larrabetzu, 1980) bertsolariek emanaldi berri bat aurkeztu dute bertsotarako beraien doinuak erabiltzeaz gain musikaren melodia eta erritmoz lagundurik. Bertso musikatuen etorrera iada errealitate bat da, emanaldi honetan beraien ikuspuntua eta estiloa helaraziz. Emanaldi hau bertso saio bat da bai, baina baita musika saio bat eta kantu saio bat ere. Hitz denak bat-batekoak izango dira, lekura egokituak. Musikak aldiz aurretik aukeratuak daude, doinu ohiko eta ez ohikoak munduko musiken aire berezietan eginez, samba, sona, tangoa... Eta bertsoak, musikarekin bat- batean, bi gozamen aldi berean!