Back
SKASTI + LUZ DE PUTAS
Ostiral honetan, maiatzak 24, SKASTI eta LUZ DE PUTAS taldeak zuzenean ariko dira Donostiako Doka Kafe Antzokian. Zarauzko SKASTI taldeak "New Age" estreinako lana aurkeztuko du; Gaztea irratiaren musika lehiaketa irabazi berri dute eta ska-dancehall doinuak eskainiko dituzte. Aldiz, Hondarribiko LUZ DE PUTAS taldeak "Pink Light District" diskoko ska doinuak aurkeztuko dituzte. Gau dantzagarria, zalantzarik gabe!