ISPILUA (Azken emanaldia!!)

Back

ISPILUA (Azken emanaldia!!)

ALDATZEN LAGUNTZEN ANTZERKI taldearen ISPILUA antzezlanaren 50. emanaldia eta AZKENA!era berezi batean ospatuko dugu, DOKA kafe antzokian. Euskal Herri osoko gaztetxe, areto txiki, herri eta hainbat oholtza zapaldu osteanbere ISPILUA antzezlanaren bidaiarekin amaitzera doaz, ANTZEZLANEKO SOINU BANDA zuzenean joko dutelarik, abestien MUSIKA TALDEEK. Behin ikusteko aukera bakarra izango da, disziplina ezberdinen artean. Bertan OREKA TX, DEMODE QUARTET, Xabi Strubell (DUT, ZURA) ETA Jurgi (WILLIS DRUMMOND) musikariak izango ditugu.MUSIKAZ eta ANTZERKIAZ gozatzeko aukera ezin hobea.ISPILUAren  AMAIERA festa hau 20:00tan hasiko da Jon Plazaolaren BAKARRIZKETAREKIN eta antzezlanaren ostean LUNTXA eta MUSIKA egongo da gorputzak aguantau arte. ANIMATU  momentu unkigarri eta eder bat gurekin bizitzea.