SHARON STONER + LIBE
Sarrerak HEMEN salgai. SHARON STONER Sharon Stoner talde Oñatiarrak bere hirugarren lan luzea, "Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak" aurkeztuko du. Iñigo Ibarrondok (baxua eta ahotsa), Mikel Zarketak (kitarra) eta Egoitz Olaldek (bateria), Iban Yanizen gidaritzapean indarrez eta melodiaz beteriko lana Iruñako Sonido XXI estudioan eta Oñatiko Musika eskolan grabatu dute. 2008ko "13 taupada" diskoaren ondorengoak argi eta garbi erakusten du hirukoteak ildo beretik jarraitzen duela, abesti pisutsu eta melodia zirraragarriak jorratzen. 2001ean sorturiko taldeak lan labur bat eta 3 diska luze kaleratu ditu. Hamar urteko ibilbidean hainbat lehiaketa irabazi (Danbaka 2004, Bilbo hiria 2006 Euskal talde onena) eta hainbat talde garrantzitsurekin eszenatokia partekatu ondoren (AzkenaRock 2006, Hermano, Karma to Burn, Berri Txarrak, ...) Sharon Stoner berriro errepidean da. LIBE Neubat talde gasteiztarrean hasi zuen bere ibilbidea Libek. Sorkun eta Ekon-ekin elkarlanean aritu da eta Izaki Gardenak taldearekin diskoa argitaratu du aurten bertan. Hala ere, bere kantu propioak lantzeko denbora ere aurkitu du eta horretan ibili da isilpean azken urteotan. Abesti horietako batzuetan Joseba Poncek lagundu dio ideiei forma ematerako orduan eta kantuak biribiltzeko lanetan. Egindako argitara emateko garaia heldu dela erabakirik taldea osatu du aurten. Horretarako musikari eta batez ere lagunez inguratu da: Atxus (Neubat, Sorkun, Vice-Presidentes) Eneko (Naüt, Trumbo, Mustapha!) eta Txus (Same Old, Eh!, Mustapha!). Rock malenkoniatsu eta iluna jorratzen dute, oinarri erritmiko sendoez lagundutako teklatu eta ahotsak direlarik nagusi. Musikaren laguntzaz lur idor, mamu eta distantziaren argi-ilunetan murgiltzeko aukera.