III. INDIE PARTY: MUY FELLINI + DINERO + Dj La Fábrica de Colores

Back

III. INDIE PARTY: MUY FELLINI + DINERO + Dj La Fábrica de Colores

Sarrerak HEMEN salgai. Hirugarren 'Indie Party' jaia Donostiako Doka Kafe Antzokian. Hitzordua otsailaren 8an izango da, 20:30etatik aurrera. Eskaintza musikal berezia prestatu dute antolatzaileek. Alde batetik, Muy Fellini talde nafarra arituko da zuzenean. Juan Maravik eta Edu Ugartek Iruñean martxan jarritako proiektua da, eta La ciudad de las palmeras diskoa da kaleratu duten azken lana. Bestalde, Dinero taldearen doinuek girotuko dute 'Indie Party' festa. 2012an argitaratu zuten Año perro, hirukotearen bigarren diskoa. Urrian abiatu zuen abesti berriak aurkezteko bira, eta Bilbon izan genituen, zuzenean. Donostiara egingo dute bisita orain, eta, besteak beste, "Lo mismo" eta "Difícil" arrakastak gogoratuko dituzte. Ondoren, La Fabrica de Colores disko-jartzaileak ipiniko dio erritmoa gauari. Gainera, kontzertuak amaitu ostean, sushia ipiniko dute, nahi duenak jan dezan. Sarrerek 5 euro balio dute, eta Internet bidez salgai daude.