UDAKO IKASTAROAK

Back

UDAKO IKASTAROAK

✏️UDAKO IKASTAROAK✏️ Izen-ematea eta informazio gehiago: ikastaroak@doka.eus helbidean uztailaren 7a baino lehen. Plaza mugatuak. 1- ZUZENEKO SOINU-TEKNIKA Kontzertu bat aurrera ateratzeak baliabide teknikoen ezagutza behar du. Mikrofono motak, kableatu zein konexioak, soinu-mahaia eta horren erabilerak… Hainbat dira zuzenekoan kontu hartu beharrekoak. Ikastaro honetan, saio teoriko-praktikoen bidez zuzeneko batek dakarren lan teknikoa ezagutuko dugu. Mikrofonia aukeraketa egokia, filtroen erabilera, ekualizazioa, konpresioa, efektuen erabilera eta ondorengo nahasketa landuko dira. Saio hauek soinu-froga birtualekin zein zuzenekoetan egindako praktikekin osatuko dira. 2- ZUZENEKOEN PRODUKZIOA Kontzertu baten antolakuntzan plangintza eta kudeaketa ezinbestekoa da. Ikastaro honek kontzertu bat aurrera ateratzeko oinarrizko informazioa biltzen du. Era horretan, produkzio eginbeharrak landuko dira bertan: egutegiaren gestioa, sare sozialen erabilera, kartelgintza, harrera eta teknika riderrak… 3 - GRABAKETA ETA PRODUKZIO MUSIKALA Abesti bat sortu eta hau argitaratu arte hainbat dira egin beharreko pausuak. Horien artean, egindako kantua grabatu, editatu, ekoiztu, nahastu eta masterizatu egiten dira, besteak beste. Horretarako, soinu-txartelen konfigurazioa, DAW programak, routinga, mikrofonia teknikak, pluginak eta hainbat baliabide erabiltzen dira. Zuen sormenak erregistratu eta argitaratzeko aukera da hau!