LEIHOTIKAN – Diska berriaren aurkezpena

Back

LEIHOTIKAN – Diska berriaren aurkezpena

  Sei urte pasa dira estudioko azken diskoa editatu zutenetik. Haien ibilbidearekiko eta jarrerarekiko fidelak: presarik gabe eta ziztu bizian, itzelezko hamabost abestirekin datoz. Abesti landuak, zehatzak eta LEIHOTIKAN unibertsoa berbaitatzen dituztenak. Punk-rocka eta hardcore melodikoaren arteko estilo zehatzarekin, bestelako estiloez ere blaitu dira diskoaren osotasuna aberasten duten erritmo erdiko abestiekin, energia, amorrua, indarra eta goxotasunik galdu gabe. Dokan bertan beraien azken diskaren biniloak egongo dira salgai. Sarrerak: Aurrez 6€ / Bertan 8€ Sarrerak aurrez Dokan.