LAYO RASER + NAPOKA BAND

Back

LAYO RASER + NAPOKA BAND

LAYO RASER. Elena, Jon eta Fortun. Krisiari aurre egiteko Bidasoako banda instrumentalak prest du kaosa. “Europa” lan berria aurkezteko gogotsu daude, eta hankaz gora jarriko dutena ikusteko dago. Edo entzuteko. Edo zuzenean bizitzeko. Proposamen berezia da beraiena, baina berezi izateak ez du ona izatea bermatzen. Egia esan, ona eta txarraren eztabaida absurdoa da.NAPOKA BAND. Esperimentatzen segitzeko beharra dute. Napoka Iria taldeak biko formatua zein familia handitzea erabaki du. Horretarako hiru lagun eta musikari on hartu dituzte babesean. Willis Drummond taldeko Rafa eta Felix, eta Andrakan bandako Andoni. Bestelakoa izango da, batez ere, “Lehertarazi Edifizioak” diskoan jasotako kantu biluziak era elektrikoan ezagutzeko aukera izango dugulako.Antolatzailea: Harrobia Lantzen musika ekimena | www.harrobialantzen.blogspot.com