CASUAL BLUES + O´Club

Back

CASUAL BLUES + O´Club

Casual Blues: Ez dira blues talde soil bat konsideratzen, blues-az aparte rock and roll doinuek beraien musikari bizitasun berezi bat ematen diotelako. Blues-a erdipuntutzat hartuta, gitarra riff gogorrak ere nahasten dituzte beraien abestietan eta honekin, musika gogorra gustoko dituztenen arreta irabazten saiatzen dira. Casual Blues sei pertsonaz osatutako taldea da, nolanahi, bluesaren inguruan elkartuak eta 2007ko Irailean talde bat sortzeko beharra piztu zitzaien zuzenekoak emateko intentzioarekin. Hasiera batean abesti bilduma blues eta R&B-eko bertsio mitikoz eta ez hain mitikoez osatuta dago. Taldea musikari hauek osatzen dute GorkaZabalegui (Gitarra), Manu Gestido (Baxua) ,Capero (Bateria), Iñaki Santos (Teklatua), Gaizka Mendive (Ahotsa eta armonika) eta Bego Pérez (Ahotsa).