MUSIKAZUZENEAN.com Aurkezpena.

Back

MUSIKAZUZENEAN.com Aurkezpena.

Euskal Herrian burutzen diren zuzeneko emanaldien ispilua eta bozgorailu izateko helburuz sortzen da MusikaZuzenean egitasmoa. Gurean emanaldi ugari izan arren, askotan zaila izaten da hauen inguruko informazio zehatza biltzea. Webgune berri hau  hutsune hori betetzeko asmotan dator hain zuzen ere. Alta, gurea ez da emanaldien agenda soil bat. Kontzertuen informazio egunerokotua eta osatua emateaz gain, gertatu denaren isla izan nahi du baita ere. Finean, Euskal Herriko musika eszena bultzatu eta sostengatzeko xedearekin sortzen da interneteko atari hau.