Mikel Laboa 75urte jaialdiaren D.V.D. emanaldia
Mikel Laboaren bizitza eta obra jasotzen ditu orain aurkezten dugun dokumentalak. Urte hauetan guztietan Mikelek egindako lana jaso nahi izan da ordu eta erdi luze irauten duen dokumental honetan. Bi zatitan banatu dugu dokumentala. Lehenbizikoan Mikel Laboa berak kontatzen du bere bizitza eta obra. 1978. urtean Herri Irratian egin zizkioten elkarrizketetan oinarritu gara. Bigarrenean, aldiz, batez ere, bere ingurukoek hitz egiten dute Mikeli buruz. Kontakizun horiei lagunduz, bere bizitza bete zuten irudiak eta hotsak, hurbilekoei egindako elkarrizketak, berrogeita hamar urteetan zehar emandako kontzertuak eta grabatutako diskoak jaso dira. Ordu bat eta berrogei minutu inguruko dokumentu aberatsa, betiko eta etorkizuneko Laboazaleek hobeki ezagutu dezaten donostiar sortzailea.