Aiumeen Basoa + Denial

Back

Aiumeen Basoa + Denial

Euskal Pagan Folk Metal deritzaion joera musikal honetan aintzindarietako bat den Aiumeen Basoa, 1994.urtean sortu zen hurrengo taldekideak zituelarik: Egoitz (baxua eta teklatua), Beleak (kitarra eta ahotsa), Mikelot (kitarra eta ahotsa) eta Belainotz (bateria). Denbora aurrera joan ahala, honako partadideak batu ziren taldera: Paul (haize instrumentuak), Herio (teklatua), Ibone (ahotsa) eta Aitor (bibolina). Hiru abestiz osatutako lan promozionala grabatu ondoren, “Triarchy of Vasconia – Iluntasunaren itzulera” izeneko split batean parte hartzea erabaki zuten, arestian ekoiztutako kantak bertan sartuz. Beste bi euskal talderekin batera, Adhur eta Ilbeltz, argitaratu zuen azkenik 1999an War Is Inminent izeneko Disketxe Espainiarrak lana. Taldekideen aldaketa ugari dela medio, Aiumeen Basoko ohizko jarduera guztiz moteldu zen, nahiz eta taldearen sortzaile izan ziren taldekideek kantak konposatzen jarraitu zuten. Hori dela eta, azkenik taldeki berriak sartu ziren taldean, Fory (Bateria), Ibai ( Teklatua eta Eskusoinua), Oihane (Ahotsak), eta Imanol (Bibolina). Aiumeen Basoko estreineko lanean metal naiz Euskal Folk Kutsuko melodiak, erritmo aldaketa konplexu, instrumentu eta konponketa ugariz osaturiko lan borobila topa dezakegu . Euskal musika tradizionalaren eraginaz batera, Noruegako black metalaren eragina ere bertan da, Ulver edo In the woods bezelako taldeak aipa ditzakegularik. Osagai hauen nahasketarekin,Aiumeen Basoa, gaur egungo metal munduko talderik orijinaletako bat dugula esan dezakegu. Taldearen Euskal folklore eta mitologiaren oinarri sakona zela eta, euskaraz abestea guztiz erabaki naturala izan zen. Beraz, lasaitu eta utzi zure ezpiritua egan Euskal Herriko basoetan barrena…. www.myspace.com/aiumeenbasoa"gehien izutzen hauen deabrua barrenean zaik jaio” DENIAL Arrasaten (Gipuzkua) jaio zen. Bertan hasi ziren (2000.urtean) lehenengo riffak konposatzen Alex, Ibai eta Luis Desire of Death-en izenpean. Taldearekin Rober batu eta Denial izen berria eta definitiboa jarri ondoren, Murray hasi zen baxujole bezala. 2002ko abenduan Otuto (Numenen baxujolea) abeslari bezala sartu eta lehenengo maketa grabatu zen ‘Denial’. Hori gertatu eta denboragutxira Otutok taldea utzi eta Roma sartu zen bere ordez. 2005eko uztailean Zarautzko ‘Fidelenea’ estudioan 9 abesti zituen ondoren etorriko zen ‘Phobia’ diskorako Mikel Kazalisen eskutik (Estigia, Anestesia, Negu Gorriak). Diska grabatu ondoren Murrayek taldea utzi eta M. Akerburu sartu zen bere lekua betetzeko. 2007ko urtarrilean Alex-ek taldea utzi eta Murray bueltatu zen bere ordez gitarra jotzeko. Itziar eta Luisek, bibolin eta teklatu joleak hurrenez huren, taldea utzi zuten eta beraien ordez Izar (bibolina) eta Haimar (Numeneko teklista ohia) sartu ziren. Gaur egun, bolada txar baten ondoren (lapurretak, lokal aldaketak, taldekide aldaketak…), taldea Aretxabaletan (Gipuzkua) dago finkatuta. Bere partaideak bostera murriztu dira eta egonkortasun bat aurkitu da. 2009ko urrian bigarren diska izando den lana grabatzen hasi ziren, berriz ere, Zarautzko ‘Fidelenea’ estudioan. www.myspace.com/denialdenial