Pepino Ustelak

Back

Pepino Ustelak

Pepino ustelak (hozkailuan)Espe izeneko emakume baten historia da. Esperanza. Esperanza Pino Saa. (Es pepino, esaten zioten txikitan).Neu naizen emakumea da, Espe.Alegia, Esperen historia kontatzean neurea kontatzen dut. Ta zeurea ere bai.Bakarrik dagoen norbaitena. Bakarrik eta ero. Eta aulki bati lotuta.Era anarkiko batetan kontatzen diot bigilatzen nauen maderoari(*)(behin ta berriro loak hartzen duena, kabroi halakoa)inork ez daki zeren zain gaudela, inork ez daki non.Nire aurrean imaginatzen dudan jendeari ere kontatzen diotneure buru baitatik begiratzen didan jendeari,batzutan zaratatsua,badago ere, batzutan, txakurren bat, zaunkata umeren bat, negarrez,baina hori guztia ene irudimenaren produktua dabakar bakarrik nagoelako bertan.Bakar bakarrik nagoelako edonon.Edonon.Beti.Ta horregatik nago ni ero.Edo alderantziz.Beraz, inoiz-inori kontatu ez dizkiodan nire bizitzako gauzak kontatzen ditut.Zergatik?Ba barregarriak iruditzen zaizkidalako, horregatik,ta maderoa apur bat serioegi dago,ta beldurra ematen dit.Zeren eta barre eginarazten ez zaituena bait dafinean, hil zaitzakeena.Barreak bizia salbatzen didalako(salbatzeko gauza gutxi emango du agian, baina ene ondasun guztia data barre egiteari uzten diodan egunean, addio Pelayo.Zeren barrea ta negarra bait dira gizakiak egin ditzakeen gauza gizatiarrenakbarre, edo negar egiten denean ez delako beste ezer egiteneta hobeto sentitzen zara, garbiago edo)Eta istorio hau edonongo bazter batetan kontatzen duthor non entzun nahi duen norbait dagoen,bonbilla bat eta aulki birekin,bat niretzat eta bestea maderoarentzat.Imaginatu dezakezu irudia:tipa bat  etxeko zapatilak eta bataz jantzita, eserita ta aulkiari lotuta(maderoa ez duzu ikusiko, hori imaginatu egin beharko duzu)* Madero: polizia, hego Euskal Herrian eta Espainian.