Korrontzi

Back

Korrontzi

Kultura-live programaren eskutik. KORRONTZI taldearen folk musikaren emaria 2004ko lehen hilabeteetan hasi zen handitzen. Mungiako entsegu lokalak Agus Barandiaran (trikia) eta Mikel Romero (mandolina, gitarra...) musikarien soinuak ezin zituen bertan hartu, ez ziren gela hartan kabitzen. Aintzinako doinuetan babestutako Euskal Herriko folk musikari gaurkotasuna erantsi nahi zioten, baina beti trikixaren esparrua oinarri hartuta. Gipuzkoako trikiti tradizionalaren ildoak oso gustuko ditu Agusek eta, nola ez, Bizkaiko soinuak etxetik ezagutzen ditu, bere familiaren tradiziotik. Korrontzi, gehienbat, hori da. Tradizioa gaurko teknikarekin lagunduta eta bere alboan dituen beste tresna guztien batuketa. Euskal Herriko musikaren sustraietatik sortzen den taldea da Korrontzi.