Herioa eta dontzeila

Back

Herioa eta dontzeila

“HERIOA ETA DONTZEILA”Obra “Herioa eta Dontzeila” da. Seguru asko zuetako batzuek gogoan izango duzue Roman Polanskik 1994an zuzendu zuen izenburu bereko filma, Sigourney Weaver, Ben Kingsley eta Stuart Wilson protagonista zituena. Bada, proposatzen dizuegun irakurketa dramatizatua film horren oinarrian dagoen obrarena da, Ariel Dorfman idazle txiletarraren jatorrizko bertsioa, alegia.Dorfmanek idatzi zuenetik, 46 hizkuntzetara itzuli eta mundu osoko oholtzetan antzeztu dute. Gurean ere behar genuela iritzita, euskarara ekarri du Fito Rodriguezek. Baina oholtzetan jokatu ahal izatea... hori beste kupelako sagardoa da. Eta, hala ere, zinez merezi du, ez bakarrik gaur egungo antzerkiaren punta-puntako obra delako, baizik eta gaur eta hemen, guri, euskaldunoi, bete-betean axola zaizkigun gaiak plazaratzen dituelako. Nolako gaiak, baina? Funtsean, tortura, memoria (edo adiskidetzearen izenean ahaztu nahia) eta generoen arteko harremanak.Baina, puntu honetara iritsita, beharbada egokiena obraren sinopsiaren berri ematea da.SINOPSIASchubert-en “Herioa eta Dontzeila” musika entzutean, Paulina (Itziar Ituño) gaixotu ohi da, torturapean pasaturiko sufrikarioa gogora datorkiolako. Senarra, Gerardo (Asier Sota), giza eskubideen alde nabarmendu den abokatua du. Gobernuak diktadura garaiko krimenak ikertzeko batzordearen buru izendatu berri du. Etxera bueltan zetorrela, Gerardoren autoa matxuratu da. Eskerrak ezezagun batek, Roberto Miranda doktoreak (Ramon Agirrek), bide bazterrean ikusi eta bere autoan etxera eramateko mesedea egin dion. Baina etxera iristean, Paulinak Miranda hori torturatu zutenetako bat izan zela deskubritzen du. Hala uste du, behintzat.