Damba

Back

Damba

DAMBA “izaera mota bat da ”, "behe behetik " datorren musika, herrien sustraietatik, munduko musiketatik. Tradizioa eta modernidadea uztartuz hainbat eta hainbat estilotan jorratua, bai Rumba, Blues, Punk, Reggae bai Funk, Rock, musika Elektronikoa… DAMBA izugarrizko ero-poztasun dosia da, dantzara eta festara konbidatzen duena, “trasmititzen ” duten kantuz osatua. Testuak berriz eguneroko biziari, maitasunari, kezkeri, ironiari, zintzotasunari eta poesiari buruzkoak dira. DAMBAren ispirazioa berriz edonork ikus-entzun ditzakeen gauzetan, maitasunaren eta bizitzaren inguruan eta munduan hainbat txokoetan dauden ideien ingurutik dator. Askatasuna aldarrikatzen dutenen eta bidegabekerien aurka daudenen alde beti. Hiru urte hauetan izan diren bidaiak, elkartzeak eta egin diren adiskideak dira abentura honen irteera puntua. Bi kontinenteetako musikariez osaturiko lagun taldea; Euskal Herritik hasi eta Kubaraino, Bartzelonatik Madrileraino, baita Paristik Venezuelaraino ere. Lehen diskoaren izenburuan dena laburbildua dago: "Y SI ROMPO MI CAMINO " ..denak emozio honetan bilduaz bere berotasunean. Zuekin batera, haize berri honek dakarren bizi poza sentitzeko irrikitan. DAMBAk berarengan barneratzen zaituen taldea da, helarazten duen ENERGI POSITIBOAK beste musika mundu batzuk deskubritu arazten ditu; izan kulturak, erritmoak, kolore berriak…. dantzara eta kantura konbidatuz!! Hori dena sentitu nahi ezkero, dudarik gabe beraien bidean murgil zaitez!!