Sexty Sexers + Sermond´s
Sarrerak aurrez salgai Dokan. 2001eko ondarrean sortu zen musika taldea, beranduago Ameba izena jarriko ziotena. Gazte nafarrak, Berako Aduana zaharreko egoitzan saiatzen hasi ziren, lehenbizi bertsioak eginez eta pixkanaka kantuak sortuz. Oraindik joera garbirik gabeko kantuak lehen aldiz urtebete beranduago agertuko zituzten zuzenean herrian bertan emandako kontzertuan. SEXTY SEXERS izenpean 2oo5eko ekainean eman zuten lehen kontzertua. Ondoren, boskoteak ez du jotzeko aukerarik galduko eta mota guztietako eszenatokiak zapalduko ditu SERMOND´S Durangaldeko Punk Rock talde bat gara. Proiektu ezberdinetan (Dirties, Midnight Murders, Tuesday Evenings, Arto Bixarra...) aritu izan izan gara gutxirarte. Musikak eta batez ere Punk Rockak, gugan sortzen duen zirrara antzekoa omen da. Eta agian zirrara hori izan da guztiok talde honetan batu gaituena. Zazpi edo zortzi hilabete daramagu elkarrekin eta duela aste batzuk bi abesti grabatu ditugu. Berrizko 'Estoldetan' izan da grabaketa Txarli Gomezen gidaritzapean, nahasketak berriz, 'Txarliren Ganbaran' egin ditugu. Emaitza hemen entzungai dituzun bi abesti hauek. Portada eta cd-aren argazki ta disenu guztiak Ibon Urizarren artelanak dira. Eskerrik asko Ibon eta Txarli!!!! Hemendik aurrera taldea ezagutzera eman nahi dugu eta horretarako kontzertuak ematen hasiko gara. Beraz kontu izan, zure herrian dardara beldugarri bat somatu ezkero ez larritu, seguraski SERMOND'S-ak izango dira kontzertu bat eskeintzen Punrocka eta rock izerditsua zure gustukoa baldin badira hemen duzu taldea. www.myspace.com/sermonds