II. URTEURREN OSPAKIZUNA Bertso Trama + NiMu: From Txalaparta to Hell!
20:00 tan Trama bereziak, historia izugarriak, istorio harrigarriak... hari bat... bertsoak eta bertsolariak.... Orain 8 urte sortu zuten Bertsotramak Unai Iturriagak, Igor Elortzak, Jon Maiak eta Josu Goikoetxeak. Arrakasta handiz ibili ziren herririk herri, historiak sortuz, tramak bertsoaren laguntzarekin osatuz.Geroztik, bertsotramak bertsolaritza munduan edonor egitera iritsi den arren, berriz ere sortzaileak bildu eta aire berri batekin, eta lagun berri batekin, Maialen Lujanbiorekin, emanaldi zahar berritua eskaini nahi da herrietan. Jon Maia, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak Josu Goikoetxea tramagilearekin. 21:30 tan Pintxo eta Mokauak 22:00 tatik aurrera...From Txalaparta to Hell! NiMu gaur egungo musika espazio berri bat sortzea bilatzen duen ekimena da, hiriko eszenaren euskarria izan eta musika eskeintza zabalenari aukera emanez jaio den talde edo kolektiboa. NiMu, experimentu eta plantemendu berritzailea izan nahi du; musika kontzeptuak dituen adiera anitzen inguruan lan egin eta modu etengabean entzulearengan sentsazio desberdinen pizgarri bihurtzea bilatzen duena. Musika eta bisualak nahastu eta sortzeaz gain pintxa saioak eta musika festak antolatzen ditugu. Azken finean selektore lana maite dugu, musikak eskeintzen dituen aukera mordoak zabaldu eta hedatzeko intentzioaz. Gure hirian jasaten ditugun aukera falta eta betiko soinuen aurrean, gure artean antolatu eta lan egitea erabaki genuen eta hona hemen emaitza. Joseba: bisualak eta bideoproiekzioak Adolfo: downtempo/alternatiba/pop/elektro Peru: punk/emotronik/trikitekno/drum&baserri Aritz: postpunk/new wave/new rave/pop Lehior: r&r/disco/funk/alternatiba/elektro