Back
Kudai+Akatu
Ortots burdin hotsak diskoetxeak antolatutako Metal gauaren baita, KUDAI eta AKATU taldeek euren kontzertua eskainiko dute. Biek ala biek disko berria aurkeztuko dute. KUDAI gipuzkoarrek "Shah Mat" hirugarren diskoa aurkezteko baliatuko dute kontzertua. AKATU nafarrek, berriz, "Kateak" izeneko bigarren diskoaren aurkezpena egingo dute. Bi taldeek metal doinuak jorratzen dituzte euskaraz, eta bide bat egina dute Euskal Herriko musika eszenan. www.myspace.com/kudaigara www.myspace.com/akatu www.myspace.com/kudaigara