Rude Kanka Sound + Jah Inity Sound + The Zestones&Ras + Dav y Leroy + Onestone&Jah Lion
RUDE KANKA SOUND (Donostia): Bi gazte donostiarrek osatutako proiektuaren izena. Hurrengo estiloak aurkitu daitezke beraien sesioetan: roots, dub, new roots, dancehall, UK dub…. Dardara positiboak zabaltzea da beraien helburua, Reggaearen kultura bat errotu eta garatzea Gipuzkoan eta Euskal Herrian. THE ZESTONES (Zestoa): Zestoa inguruan juntatu diren 4 abeslarik osatzen dute. Reggae estilo guztiak abesten dituzte mezu sozial eta sakonekin. Euskeraz, gazteleraz eta ingelesez abesten dute beraien koro original eta txukunak zuzenekotan aurkeztuz. RAS DAV(Donostia): Sound System askotan ibili ondoren, gaur egun Rude Kanka-rekin askotan ikus daitekeen melodika jolea. - Jah Inity Sound featuring Leroy Onestone & Jah Lion JAH INITY SOUND (Andoain): Gure artean urte asko daraman Andoainen sortutako sound systema. Ras Daniel Ray, Leroy Onestone, Alborosie edota Michael Rose bezelako artistekin kolaborazioak egindakoa. Roots Reggae, New Roots eta Dancehall doinuak entzun ahal izaten dira beraien sesioetan. LEROY ONESTONE (Granada Irla-karibe): Izugarrizko zuzena duen abeslari internazionala. Kolaborazio mordoak egindakoa eta estatuan oso ezaguna dena. Noizean behin gure herritik ikusi ahal izan duguna Sound System honekin. JAH LION (Irun): Jah Inity Sound-eko partaidea. Batzutan mikroetan ikusi ahal izaten dugu bere sound systemarekin.