Urte Zahar Festa: Fuck Me… I´m Basque
FUCK Me I´M BASQUE! Doka Urtezahar Festa! Lelopean aurtengo urtezahar gaua ospatzeko proposamena aurkezten dute Donostiako Kafe Antzokiak eta NiMuk. Slogan probokatzaile honen bitartez eta humorea erabili nahian bertako zenbait mitoez far egiteko asmoa dugu gau berezi honetan. Dokaren apostua kalitatezko musika eskaintzea da. NIMU taldea osatzen duten dj ezberdinen eskutik musika estilo ugari izango dira entzungai, aldi berean BJKren bisual bereziak ikusi ahal izango dira. Festa gaueko 00:45tan hasiko da eta urte berriko 07:00ak arte luzatuko da. Gauean zehar Secondmag aldizkariak eta Alegría y Decisión-en arropa markek ere parte hartuko dute, opari ezberdinak publikoari eskainiz. Sarrera 15€koa izango da eta hau erosiko duten lehenengo 250 pertsonek ongietorrizko txanpain kopa eta konbinatu bat eskuratuko dute.