Danian Jai-Alai – Court Warriors

Back

Danian Jai-Alai – Court Warriors

Euskal Herritik gauza asko esportatu izan ditugu mundu zabalera. Horietako bat da Jai Alai, zesta punta, xistera edo dena delakoa. Urte batzuetatik hona asko aldatu da kirol honen inguruko unibertsoa, eta garai bateko dizdira ez badute ere, kirolari izar hauek oraindik hor darraite. Izar anónimo hauen inguruko dokumental, erreflexio edota testigantza da “Danian Jai Alai – Court Warriors” lana. “Euskal Herriko kirolik nazioartekoena”. Hori da lan honetan defendatzen den tesia. Bertan ikusi ahal dena, disziplina honen inguruko unibertsoaren alde batzuk dira. Nazioartean zein osasun du kirol honek? Orokorrean ez dakigu, baina Dania herri estatubatuarrean gertatzen denak lagundu dezake honen inguruko hausnarketatxo bat egiteko. Court Warriors forever!