Looking for Mister X (laburmetraia) Hudaltzainak (bertso saioa)
LOOKING FOR MISTER X. (Asier Hormaza, Isidoro Fernandez, Ander Lipus, Porrotx) 1984 urtea da, Euskal Herrian gaude. Ipar Euskal Herriko herri txiki batera auto bat iristen da. Kotxe barruan, Espainiar poliziako Salcedo komisarioa, Garcia sarjentoa eta Bereciartua ajentea. Helbidea zuzena dela egiaztatzen dute. Etxe zuri batetik, bibotedun pertsona bat ateratzen da. Alde bietara begiratzen du, inor segika ez dagoela konprobatzeko bezala, eta lorategia ureztatzen hasten da. Espainiarrak kotxetik ateratzen dira eta biboteduna enkaƱonatzen dute. Honek sasi artetik zerbait hartzeko keinua egiten du, baina poliziak aurreratu egiten zaizkio, kolpe batean kotxean sartu eta ziztu bizian alde egiten dute handik. HUDALTZAINAK (Arkaitz Estiballes, Fredi Paia eta Etxahun Lekue) Bertsoa eta musikaren arteko konbinazio bat da emanaldia, umore klabean. Alde batetik talde famatuen musikekin (The Police, Bob Marley, Hertzainak...) bertsolariek bat-bateko bertsoak ematen dituzte, eta beste aldetik, beraiek sortutako kantu satirikoak kantatzen. Bietan (bat-bateko bertsotan eta kantu satirikoetan) kantatu bitartean, zuzenean imajinak proiektatzen dira (zentzu komiko bat bilatuz).