Xabi San Sebastian

Back

Xabi San Sebastian

Xabier San Sebastian ibilbide luzea duen musikaria da. Izotz plaza taldearekin kitarrajole eta abeslari bezala aritu zen hainbat urtez. Ondoren Alboka taldearekin 3 diskatan kolaboratu eta etb-n zenbait gauza eginda 2004 urtean bere lehen bakarkako lana kaleratu zuen, "Orai"(No-Cd Rekords), bertan euskal musika tradizionalaren ikuspegi berritua eskaintzen zuelarik. Ordutik ona hainbat gauza egin ondoren bere hurrengo lanaren prestakuntzan dihardu, Elkarren eskutik. Oraingoan, beste batzuen artean, laster kalean izango den lan berri honetako kantak aurkeztuko dizkigu.