Donostiako Piraten 2. Musika Lehiaketa Krilin+Yaw+Malo

Back

Donostiako Piraten 2. Musika Lehiaketa Krilin+Yaw+Malo

Gipuzkoa osoko 50 talde baino gehiagoren parte hartzearekin, Donostiako Piraten 2. Musika Lehiaketa finalerdietara iritsi da. Epaimahaiak dagoeneko hautatu ditu finalerdietan arituko diren 6 taldeak. Orain, talde hauek dena eman beharko dute taula gainean finalera iritsi ahal izateko. Hasteko, lehen finalerdia maiatzaren 15ean izango da. Ostegunetako gazte giroaz baliatuta nahi duenak aukera paregabea izango du zuzenean hiru talde gazte eta interesgarri ikusteko. Oraingo honetan, KRILIN (Donostia), YAW (Donostia) eta MALO (Hernani) taldeek eskainiko dute beraien emanaldia. Izan Pirata eta parte hartu gure musika lehiaketan!!!www.izanpirata.info