Back
Donostiako Piraten 2. Musika Lehiaketa Trigger Travis+Mantisa+Emon
Gipuzkoa osoko 50 talde baino gehiagoren parte hartzearekin, Donostiako Piraten 2. Musika Lehiaketa finalerdietara iritsi da. Epaimahaiak dagoeneko hautatu ditu finalerdietan arituko diren 6 taldeak. Orain, talde hauek dena eman beharko dute taula gainean finalera iritsi ahal izateko. Lehen finalerdiko taldeak zuzenean ikusi ondoren, falta diren beste hiruen kontzertuak ikusi ahal izango dituzue maiatzaren 22an. Ostegunetako gazte giroaz baliatuta nahi duenak aukera paregabea izango du zuzenean hiru talde gazte eta interesgarri ikusteko. Oraingo honetan, TRIGGER TRAVIS (Orereta), MANTISA (Zarautz) eta EMON (Bergara) taldeek eskainiko dute beraien emanaldia. Izan Pirata eta parte hartu gure musika lehiaketan!!!www.izanpirata.info