Back
Herriko Burdina webzinearen 5.urteurrena
Mendeku Itxua + Iron eta Maider Herriko Burdina, Euskal Herriko metal eszenari dagokion webzineak 5 urte bete ditu sarean. Hau dela-eta, orain arteko ibilbidea ospatzeko heavy metal kontzertu bat egingo dute. Bertan bi euskal talde arituko dira. Batetik, Usurbilgo MENDEKU ITXUA talde gaztea. Bigarren diskoa grabatu aurrez Herriko Burdinaren lehen festa honetan izango dira. Gipuzkoarrekin batera, Ipar Euskal Herritik IRON ETA MAIDERN tributu taldeak ere eskainiko du bere showa. Taldeko honek Iron Maiden edo Judas Priest talde mitikoen bertsioak egiten dituzte janzkera, nahiko... euskaldunarekin. Ez galdu Herriko Burdina webzinearen 5. urteurreneko zita heavya!