Acido C

Back

Acido C

Martxoaren 16an, igandea, Donostiako ikus-entzule andana hurbildu da Egia auzoko Bukowski tabernara Acido C taldeak hirian, azken boladan, eskainiko duen estreinako kontzertuaz gozatzera. Ikusmin handia sortu du astean zehar Acido C talde donostiarrak bere funkya, soula, disko house, acid jazz eta dantzarako musika beltzarekin. Jendea irrikitan Acido C eskenatokian ikusteko. Hitzordua gaueko 20:15etan da eta ordurako Bukowski gainezka dago. Kaleko ateak une askotan irekita daude jende gehiago ezin delako sartu Bukowski tabernara; jendeak barruko jendetza ikustean “ezin da sartu-eta” botatzen du baina sartu egiten da. Bukowskik sardina-lata dirudi. Eskenatokia oso txikia geratu da taula gainean dauden zortzi musikarientzat. Acido C taldeak ezin izan du bere ikuskizun bitxia eta dantzagarria eskaini toki ezak euren mugikortasuna ekiditen duelako. Baina Acido C talde handiak bezala portatu da. Hasieratik eskatu du ikusleen feedbacka eta jendea berehala poltsikoratzea lortu du. Acido C taldeak bere bigarren diskoaren zuzeneko emankizunei gogor ekin dio. “Stereopropulsión” lanak laster izango du segida. Donostiako Fnac aretoan martxoaren 27an eta Bilbokoan 28an, eta berriro Donostian, Doka aretoan, apirilaren 12an. Acido C taldeak bere berotasun itzelarekin uda apurtuko du. www.acidoc.com