Iparra night fever!
Mak + Willis Drummond Tente pottentte ! Musika Armatu Komando Euskal Rap aktibisten klanak munizio betea eginik, bere hiphop CD berri bortititz eta errabiatua gaur kaleratzen du. « Suari darion kea » ren arrakastaren ondotik, ez da su etenik gai blinatuez osaturitako testu militanteentzat : globalizazioa, bakotxaren kontraesanak, aginteriarekiko guduak, adierazpenak. Borrokatzeko, disidenteek estrategizko aliantzak sortu eta erroldatu dituzte : Sorkun, Bad Sound System-eko Moro, QNB, Fat Fish, Jon Maia, Aire Ahizpak… MAK Kanal Akustikoan, Hip Hop estrukturari, infanteriako aintzindari batzuk jazz funk kolore bat ekartzen dio : Xabi Leon tekladoan, Martxelo Shlaflang baterian eta gitar apalean Lo Gickel. Musika Armatu Komando . Enbata hor da. Willis Drummond Baiona-Irun-Basotia tik datoz eta rock zuzen eta azkarra egiten dute. Estilo ezberdina duten iparraldeko bi euskal talde zuzenean ikusteko parada!!!