Back
Katamalo: Bihotz Bakartien Kluba
Bihotz Bakartien Kluba Poemak kantu bihurtu eta hausnarketarako bazka eskeintzera dator berriro. Katamaloa esaten diogu euskaldunok gure aurpegia beste bat bihurtzeko erabiltzen dugunari. Ez garena azaldu beharraz,lotsaz,arrokeriaz,sakon maitatzeko beldurraz,itxurakeriaz idatzitako poema eta kantuak. Gotzon Barandiaranek idatzitakoak dira eta berak irakurriko ditu Gorka Urbizu (gitarra+ahotsa), Nerea Urbizu (piano+ahotsa+kajoia), Alex Arregi (gitarra+ahotsa), Aintzina Lekue (bibolina), Jon Piris (kontrabaxua) eta Itxaso Etxebestek (baxua) lagunduta.