Cápsula + Eorann

Back

Cápsula + Eorann

CAPSULA, Bilbon finkatutako talde argentinarrak hamarkada bat darama Europan zehar musika egiten eta azken birak hegoameriketara ere eraman ditu. 60. hamarkadako psikodelia, garajea, post-punka eta musika elektronikoa dira beraiengan eragina izan dutenak. EORANN, 2001ean sortutako taldea, gaur egun 5 lagunek osatua. Lehenengo grabaketak euskara, gaztelera eta ingelesez egin ondoren 2007rako prestatzen ari diren lan berria soilik ingelesez izango da. Bertan "post"etik aldendu eta rock, noise eta psikodeliaren eraginak hartuko dituzte.