1. FESTIVAL MARCA LOCAL

Back

1. FESTIVAL MARCA LOCAL

Festival Marca Local egitasmoa Arteuparte proiektuaren besapean sortu da. Marka lokalak haien produktuak erakutsi eta saltzeko gunea izateko garaia zela uste dugu; eusko label zigilua duen jende ugari bait dago gauzak egiten. Streetwear, artea, bizikletak, tendentziak, bitxiak,... etxean egina, etxekoek egina. Jaialdua hau jendarteari irekia dago eta egun guztian zehar iraungo duen programazioa du, bakoitzak nahi duenean egin, ikusi edo edan dezan. Sarrera doakoa da. Barruan marka bakoitzaren stand ezberdinak aurkituko dituzu, mahainguruak, lehiaketak eta gutxianaka erakutsiko ditugun beste sorpresa batzuk ere bai. Eguna bukatzeko Iruñako La Red Bullet taldearen kontzertua izango dugu [19:00]. Hurrengo markek hartuko dute parte: FUNKY CANDY BUVO MUTED OLD HABITS SELF SUFBOARDS MOANA CICLOS FILARI AIBA CAFE TERZI Eta gehiago...