BERTSO KORRIKA

Back

BERTSO KORRIKA

ZER DA BERTSO KORRIKA Bertso-eskolek, AEK-k eta Bertsozale Elkarteak 2013ko Korrikari begira egin duten ekimena da: Korrikarekin batera joango den bertso zirkuitua, nagusiki ostatuetan egingo dena. BERTSO SAIOAK, EUSKARA IKASLEEN NEURRIRA Bertso Korrikarekin bertsolaritzara hurbildu nahi dira euskara ikasleak. Haietako askorentzat bertso saio bat entzungo duten lehen aldia izango da. Horregatik, saioko azalpenak eta bertsoak egokitu egingo dira, euskara ikasleek uler dezaten. Gainera saioan zer topatuko duten, aurrez landuko dute euskaltegian, gai-jartzailearen eskutik. Bertsozaleentzat ere saioko ateak zabalik daude, publikoan bertsozaleek eta euskara ikasleek bat egitea nahi baita. ZIRKUITUAN 25 HERRI 25 herri hauetan egingo da Bertso Korrika: GIPUZKOA: Donostia (DOKAn), Larraul, Andoain, Lazkao, Arrasate, Lasarte. ARABA: Kanpezu, Agurain, Gasteiz, Laudio. BIZKAIA: Durango, Zornotza, Derio, Bilbo, Barakaldo, Algorta, Erromo, Markina. NAFARROA: Lekunberri, Iruñea, Lizarra, Elizondo. XILABA: Azkaine, Itsasu, Hendaia. DOKAN: GROSEKO ETA AÑORGAKO BERTSO-ESKOLEN ESKUTIK Eguna: martxoaren 7an, 19:00etan. Bertsolariak: -Groseko eta Añorgako bertso-eskolako kideak, bertso jarriekin -Bat-batean: Beñat Gaztelumendi, Unai Gaztelumendi, Asier Azpiroz.