Bertsolaria bere bakardadean: JULIO SOTO eta UNAI ELIZASU

Back

Bertsolaria bere bakardadean: JULIO SOTO eta UNAI ELIZASU

Ez da ohikoa izango. Ohiko jardunetik irtetea baita bertso saio hauen helburua. Bertsolari bat eta gaijartzaile bat, parez pare eta elkarrekin. Ez da ohiko bertso saio bat izango, ezin da ohiko saio bat izan. Saiook, izango dute esperimentutik, laboratoriotik... Doka izango da prob(et)a leku... Ez da saio onik izango denik bermatzen... ahalegina da ziurtatuko den gauza bakarra. Denak zaudete Dokako plazara gonbidatuak... edo hobe esanda, Dokako bertso sukaldera laboratoriora.