BIDE BERRIAK: ELIKADURA BURUJABETZA EUSKAL HERRIAN
Badakigu zer jaten dugun? Nondik datorren? Nola ekoizten den? Nork ekoizten duen?...Badakigu elikagai osasungarriak, kulturalki egokiak eta modu jasangarrien bidez ekoiztutakoak izatea herri guztien eskubidea dela? Elikadura ekoiztu eta kontsumitu baino gehiago da, antolakuntza eta harreman desberdinak eta justuagoak eraikitzea da, non pertsonak, duintasuna eta elkartasuna modu berri batean proposatzen diren. Bizilur eta ehne bizkaiak sortu berri duten BIDE BERRIAK: ELIKADURA BURUJABETZA EUSKAL HERRIAN dokumentalaren Donostiako estreinaldira gonbidatu nahi zaitugu, Euskal Herriko esperientzi desberdinak bisitatzera, non utopia errealitate bihurtzen den... Dokumental ostean bertako gazta dastaketa egongo da Antiguaotarrak kontsumo taldearen eskutik.