BILINTX: Sasi Pastorala

Back

BILINTX: Sasi Pastorala

BILINTX- SASI PASTORALABertsolaria. Liberala. Erromantizikoa.. Hiru ardatz, hiru norabidegure pertsonaia honen bizitza ulertzeko. Bere bizitza kontatzekomakina bat bide dago; guk pastoralarena aukeratu dugu. Tira,Sasi-pastorala zehazkiago, Zuberoako pastoralen unibertsoa, gipuzkoaraktoreen begietatik aztertzen dugun heinean, ezin esan baitaiteke %eko100ean antzinako agerpen honen oinordeak garenik.TALDEA: SASKIKO SASIKOAK; Aktoreak, dantzariak, bertsolariak, eta abar.Pastorala hitza bera jende askorentzako "astuna"ren sinonimo dela ezinukatu, eta horrek badu bere konposizioarekin zerikusirik, berezikigaur egungo gizarte moderno honetan.Hala ere, erlijioa halako ekimen kultural batetan agertzeak aldenegatiboak suposatu izan dizkio, subjetibotasun katolikoaren gatibusuertatuaz pastoralen osaketa. Argi dago erlijio kristau-katolikoakherri honetan pisu asko izan duela, eta objetiboak izanda, ezingolitzateke gizartetik ezabatu guzti hori egun batetik bestera.manipulazio historiko nabarmena egin izan da baztuetan"euskalduna=garbia" ekuazioaren dogmagatikGuk euskaldunok, gure gauza propioen autoestima gutxi dugu; ustez burugainetik kendu ezin dugun txapela kentzeko ahaleginean objetumodernoetan inbertsio nabarmen bat egingo dugu, pentsatuazmodernitatea erosten dela. Oso pijoak gara. Baina ez gara ohartzenaitzinako gauza askok mila buelta ematen dizkiotela modernitatearidagokionez tramankulu mega-futuristei. Guk gure barnean sartu dugu"hori lehengo baserritarkeria da" bezalako sasi-filosofiak. Mailabatetan bertsolaritzak hori pairatu izan zuen urteetan, eta egindakolanari esker, hor dago, kultura urbanoaren beste osagai bat bezala.Pastoralak dituen hainbat elementu, oso interesgarriak diraTradizioa hermetikoa izanez gero, askotan gizarte baten aurreraegiteko orduan traba izan daiteke; imajina al ditzakegu hainbaterritual arkaiko (tradizioz oinordetuak) gizarte moderno batetan?Imajinatzea libre, baina egitate bat da ez dutela oso harrera onaizaten."Work in progress" bat baino "shit in progres"