Blue Skank + Tacumah Reggae Band + Rude Kanka Sound feat. Benjamin & Pavle Djukic + Selektah Stepi

Back

Blue Skank + Tacumah Reggae Band + Rude Kanka Sound feat. Benjamin & Pavle Djukic + Selektah Stepi

Rude Kanka Sound bi gazte donostiarrek osatutako proiektuaren izena da. Reggae musika beraien belarrietara iritsi zenean, zerbait piztu zitzaien barruan. Pixkanaka, musika miragarri honek harrapatu egin zituen bere barnean, gaur egun arte. Jamaikako independentzia ostean (1962tik aurrera) sortu eta mamitu ziren estilo zaharretatik hasita (Rock Steady eta Ska), Reggaearen barruan existitzen diren estilo eta erritmo desberdinen biniloak nahastu arte; hauen artean hurrengoak aurkitu daitezkeelarik: roots, dub, new roots, dancehall (raggamuffin, toaster...), UK dub.... Dardara positiboak zabaltzea da beraien helburua, Reggaearen kultura bat errotu eta garatzea Gipuzkoan eta Euskal Herrian.http://www.myspace.com/rudekanka