BLUESTOCK + BELCEBLUES
BLUESTOCK "Bluestock taldea 2009-an sortu zen Zarautzen. Aitor Badiola (kitarra eta ahotsa), Iker Urkiri (kitarra), Beñat Santxez (baxua eta ahotsa), Maria Armendariz (ahotsa) eta Juan Otegik (bateria) osatzen dute taldea. Bere kideek badute eskarmeturik musika munduan, esate baterako Arima beltza, Pariak bai, Vanpopel, Betiko kontuak edo Jikuri taldeetan. "Bi pauso" izeneko lehen diska grabatu berri dute, blues-a eta rock-a ardatz dutelarik. Zuzenekoen islada den diska hontan, gehienbat euskarazko kantu propioak eskaintzen dituzte, ingelerazko klasikoekin (Eric Clapton, Rory Gallagher, Larry McCray) uztartuz. Lehen lan hau Bluestock eta Xabier Laskibarren artean grabatu dute, eta bigarren honek nahastu eta produzitu. BELCEBLUES Musika talde (Zaztada, Fucking What!, Doppler, e.a.), eta estilo ezberdinak (rocka, heavya, countrya, jazza, e.a.) garatu izan ondoren, Ibon Larrañaga eta Asier Elorza bergararrek, proiektu berri batean murgildu ginen. Musikalki kezka berdintsuak izateagatik, sustraietara itzuliz hasi genuen gure ibilbidea, eta Belceblues taldea sortu genuen Oihan Vega bateriajolearekin batera 2005ean. Urte bereko uztailean eman genuen gure lehenengo kontzertua. Bluesa oinarritzat hartuta, soinu indartsuagoak eta ahotsak lantzen ditugun taldea gara. Esan dezakegu musika beltza eta zuriaren ezaugarriak nahasten ditugula. Zuzenekoetan, euskara eta ingelesa uztartzen ditugu gure kantuetan, horrez gain, gustukoen ditugun blues estandarren moldaketak taularatzen ditugu. Besteak beste, Steve Ray Vaughan, Jimmy Hendrix, Jeff Healey... Urtebeteko ibilbidea egin ostean, 2.007an "Danbaka" musika leihaketako finalista izatera iritsi ginen. Urte berean, 2007ko Kilometrotako kantua konposatu eta grabatu genuen: "Argi da". Bien bitartean, hainbat kontzertu eskaini ditugu, tartean, Red House, Slackwater Jack etabar taldeekin. Dagoeneko, kalean da euren lehen diskoa "Infer", Gaztelupeko Hotsak diketxearen eskutik argitaratu dute (www.hotsak.com) blues musika motan espezializatutako estatuko zigilu bakarra. 2008an, Espainiako Arte eta Musika Zientzien Akademiak "Infer" kantua izendatu zuen XIII. Musika Sarietarako, Urteko Euskal Kantarik Onenaren kategorian. Azkenean, saria Benito Lertxundik irabazi zuen bere "mirotzak" lanarekin. Baina izandapena, taldearen ibilbidearen errekonozimentu gisa hartu zuen Belcebluesek, Euskal Herriko mugetatik kanpo. Duela gutxi, Getxoko Nazioarteko Blues Jaialdian izan dira, munduko blues mito handiekin batera taula gainean, besteak beste, Lonnie Brooks, Koko Tyolor eta abar... Azken hau, ordea, kontzertua eskaini aurreko astean zendu zen eta emanaldi hura bertan behera geratu zen