BURU OSASUNAREN ALDEKO KONTZERTUAK: NIA MOORE KING & THE BLUE BIRDS + ARRAKATANGA

Back

BURU OSASUNAREN ALDEKO KONTZERTUAK: NIA MOORE KING & THE BLUE BIRDS + ARRAKATANGA

'Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura' sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako kontzertu solidario hauen bitartez, buru gaixotasuna duten pertsonekiko elkartasuna lortu nahi dugu Agifesetik, euren gizarteratzea sustatzeko eta estigmari aurre egiteko. Ezin ahantz genezake Buru Osasuna gizarte osoaren erronka dela, bakardadean ezin baitugu inork bizi-kalitate on batez gozatu.Edozein gizarte ekimen, musika ekitaldi hau kasu, pertsonoi batzen gaituen guztiaz kontzienteago izaten laguntzen digu. Gainera, elkar laguntza indartzearen eta Buru Osasuna zaintzearen beharraz ohartzeko ere baliagarria da.