Cindy Blackman Group

Back

Cindy Blackman Group

Vernon Reid + Aurelien Budynek + Steve Jenkins Cindy Blackman Ohion jaiotako emakumea, Berkleeko Unibertsitatean bateria ikasketak egin ondoren Alan Dawson baterijole famatuaren ikasle izan zen. 1998 an "Multiplicity" metodoa sortu zuen bateriarako, Warner Music-ek kaleratua. 1993an Lenny Kravitzen baterijole bezala hasi zen ezagutzera ematen. Rocketik jazzera, funka tartean dela aritzen da. Rock munduan, lehen aipatutako Lenny Kravitzez gain James Brown, John Paul Jones (Led Zeppelin), Iggy Pop, Prince eta Mick Jagger-en bateriajolea izana da. Urte hasieran bere bakarkako lanak kaleratu zituen eta kritika oso onak jaso zituen. "Works on Canvas" adibidez urteko lan onenetarikoen artean jarri zuten. Musika munduan emakumezko bateriajole ezagunenetarikoa da eta bere bakarkako lanak aurkezteko, Vernon Reid (Living Colour-eko gitarra) bezalako beste musikari ospetsuekin giran ateratzea erabaki du. Taldea hauek osatzen dute: Vernon Reid - gitarra » www.myspace.com/vernonreid Aurelien Budynek - gitarra » www.myspace.com/aurelienbudynek Steve Jenkins - baxua » www.myspace.com/stevejenkins Cindy Blackman - bateria » www.myspace.com/cindyblackmanmusic