COBRA

Back

COBRA

   Hitzetan zinema eta telesailen eragin garbia dela eta, kritikak "Thriller Rock" bezala izendatutako rock/metal talde hau, 2006an sortu zen David Gonzalez (Baxua - Berri Txarrak, TT L.T.) eta Josu Luengoren (Gitarra - Evirus69) eskutik. Handik gutxira Haritz Letek (Ahotsa - Kokein) eta Ekain Elorzak (Bateria - Dinero) osatu zuten taldea."The Strong Arm Of The Rock" (Marion Cobretti Records, 2007), euren lehen diskoak, estatuko prentsan kritika on ugari jaso zituen eta hurrengo bi urteak berau aurkezten aritu ziren zuzenean duten indar guztia erakutsiz. 2010ean beraien bigarren lana, "Thriller" (Kaiowas Records) deiturikoa grabatzera sartu ziren, 2011ren urte hasieran kaleratuko dena. Energiaz beteriko hamar kanta zuzen eta sendo aurkitu ditzazkegu bertan non Black Sabbath edota Deep Purple talde klasikoen eta modernoagoak diren Clutch, Soundgarden, Metallica, Down edota Mastodonen eragina ikusi daitekeen. Oraingoan taldea abentura berri batean murgildu da, Zinearen historian izan diren zenbait soinu banden bertsioak eginez. Bere lan berriak "Covered (a selection of film scores)" (kaiowas records, 2012) du izenburu eta bost abestiz osatuta dago. Soinu pasarte hauek modu klasikoan landutako rock/metal abestietan bilakatu dira. Taldeak pauso bat gehiago eman du bere diskografiaren barruan esperimentazio ariketa hau eginda. COBRA beste behin ere historikoki oso loturik izan diren bi mundu elkartzen saiatu da, musika eta zinea."The strangest vengeance ever planned". Touch of evil (Orson Welles).